Mendiari buruzko zinemagintzako film onenen errazio bikoitza izango da aurten Elgoibarren

Barren 2025ko urr. 29a, 17:12

Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren (UMEZ2025) aurtengo egitaraua aurkeztu du Morkaikok. 

Zikloaren baitan Bilbao Mendi Film Festivaleko aurreko edizioko alpinismoko eta eskaladako film onenak eman ohi dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian, eta aurten ere emango dituzte, baina izaten duten "arrakasta" ikusita saio bat beharrean bi antolatu dituzte Morkaikokoek, horixe izango da aurtengo berrikuntza nagusia. Azaroaren 7rako eta 14rako antolatu dituzte Mendi Tour film emanaldiak, 21:00etan hasita biak. 

  • Azaroaren 7an honako lau film laburrak emango dituzte: Haize Lerroak (13'), Red Rock Revolution (8`), Always Alive (35`), Andrea, an unpaved route (42')
  • Azaroaren 14an: Jamie (18') eta The Last Expedition (85')
Bi hitzaldi

Bi hitzaldi prestatu dituzte UMEZ2025 ziklorako.

Batetik, Juan Mari Ansa mendizaleak El Circo de Lescun, unas montañas de ensueño ikus-entzunezko lana aurkeztuko du azaroaren 19an. Anie, Hiru Erregeen Mahaia, Petrechema edo Acherito gailurretara eginiko igoerak liburu batera eta film labur batera eraman ditu Ansak.

Bestetik, Ekaitz Maiz alpinistak Indiako Himalaiako Ladakh eskualdean eginiko esplorazioa espedizioak jaso ditu Amaiurko Bidea izeneko filmean, eta hori aurkeztera etorriko da Elgoibarrera azaroaren 26an.