Euria ari du goian-behean, eta Herrizaingo Sailetik ohartarazi dute eguraldi makurra eragina ari dela izaten trafikoan gaur goizean. Elgoibarren ere istripua gertatu da duela orduerdi eskas, A8 autobidean, Bilborako norabidean, eta trafikoa motela da une honetan, errail bat itxita dutelako ertzainek. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dute, ez dela zauriturik izan. Hau da A-8 autobideak momentu honetan duen itxura, Erretsundiko zubitik begiratuta.

