Elgoibarko Galiza Etxeak antolatuta, Magosto jaia egin zuten Maalako parkean. Galizian erro sendoak dituen jaia da Magosto, gaztainak eta Ribeiro ardoa dastatuz ospatzen dutena, eta halaxe aritu ziren Maalara gerturatu ziren lagunak ere. Galiziako produktuak erosteko aukera ere eduki zuten herritarrek, besteak beste, likoreak, orujoa, txorizoa, txokolatea, eztia eta ardoa saldu baitzituzten.
Era berean, zapatu luntzean, Gaztainerre Eguna ospatu zuten Altzolako frontoian, auzoko elkarteak antolatuta.