Garaje batek su hartu zuen domeka gauean Altzolan

Barren 2025eko azaroaren 17a

Sutea izan zen atzo, 21:00ak aldera, Altzola auzoko 12. zenbakiko etxebizitzetako garajeetako batean.

Garajean zegoen Quad ibilgailua kiskali du suak eta beste hainbat kalte ere eragin ditu. Zorionez, sua ez zen zabaldu alboko garajeetara, eta ezta goikaldean dituen etxebizitzetara ere, Suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Halere, ke ugari irten zen sua piztu zen garajetik eta sustoa handia izan zen bizilagunentzat. Arrateko (Eibar) eta Urolako (Azpeitia) suhiltzaile etxeetako suhiltzaileek hartu zuten parte sua itzali eta kea garajetik ateratzeko lanetan.