Elgoibarko Izarra bisitatu dute euskara ikasten ari diren hainbat herritarrek

Barren 2025eko azaroaren 13a

Eskara ikasleak eta Elgoibarko Izarrako beharginak elkarrekin.

Udal Euskaltegian oinarrizko euskara ikastaroa egiten ari diren ikasleak eta Taupa elkartearen uler-saioetan parte hartzen diharduten zaintza alorreko herritarrek Elgoibarko Izarra bisitatu zuten atzo goizean. 

Jatorri desberdinetako herritarrak dira, eta euskara ikasteaz gain, euskal kulturara gerturatzeko bisita izan zen. Elgoibarko Izarrak egiten duenaren berri jaso zuten bisitan, eta nahi dutenerako ateak zabalik dituztela jakinarazi zieten elkarteko arduradunek.