Elgoibarko Galiza Etxeak antolatuta, Magosto jaia egingo dute azaroaren 15ean, Maalan. Galizian erro sendoak dituen jaia da Magosto, gaztainak eta Ribeiro ardoa dastatuz ospatzen dutena, eta jai horren esentziaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak. "Ez da beharrezkoa galegoa izatea magostoaz gozatzeko: nahikoa da goiz on bat partekatzeko gogoa izatea, gaztaina gozoak dastatuz eta Ribeiro ardo bat edanez. Aukera ezin hobea da lagunekin elkartzeko, jende berria ezagutzeko eta ospakizun honen ezaugarri den jai-giroari eusteko", adierazi dute Galiza Etxetik.
Galiziako produktuak ere jarriko dituzte salgai, besteak beste, likoreak, orujoa, txorizoa, txokolatea, eztia eta ardoa. 11:30ean hasiko da Magosto Eguna.
Gaztainerre Eguna, Altzolan
Zapatu iluntzean, berriz, Gaztainerre Eguna ospatuko dute Altzolako frontoian, 19:00etatik aurrera.
