Euskal Herriko kros egutegiko proba tradizionaletako bat da Aiaraldea eskualdean jokatzen dutena, eta Master kategoriako Euskadiko Txapelketa jokoan zegoen aurtengo ekitaldian.
Iñigo Larizek Mintxeta Atletismo Taldea ordezkatu zuen, eta hirugarren postuan sailkatu zen Master 40 kategorian (1981etik 1985era artean jaiotakoak). Larizek 17 minutu eta 45 segundoan osatu zuen 5,200 metroko ibilbidea. (Probako argazkiak aiaraldea.eus toki komunikabidean)
