Gaurko iragarrita zegoen kirolari gazteen osasun mentalari buruzko saioa atzeratu egin dute

Barren 2025eko azaroaren 12a

'Zurrunbiloa' proiektuaren baitako bigarren trebakuntza saioa egitekoak ziren gaur, baina hizlariaren arrazoi pertsonalak medio, ez da saiorik egongo. 

Iñaki Alonso Romero kirol entrenatzaileak ematekoa zuen gaur hitzaldia Zurrunbiloa egitasmoaren barruan,  baina antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan behera geratu da momentuz. Data berria zehaztuko dutela aurreratu dute.