Zapatuan gertatu zen istripu bateko lekuko bila dabiltza

Barren 2025eko azaroaren 11

Elgoibarko bizilagun baten autoari kolpe bat eman zioten zapatu arratsaldean, eta autoaren jabea lekuko bila dabil. Kolpea eman zionak papela utzi zion autoan, baina ezer idatzi gabe. 

Elgoibarko Ikastolako aparkalekuan zegoen Ford Escort markako auto bati kolpea eman zioten zapatuan, 17:00 eta 21:00 bitartean. Autoaren jabea gerturatu zenean ateko heldulekuan paper bat zegoela ikusi zuen, eta autoa jo zuenak lagatakl ohar bat izango zela pentsatu zuen. Papera, baina, zuri zegoen, ez zeukan ezer idatzita. Hori dela-eta, autoaren jabeak uste du istripuaren unean lekukoren bat egon zela, eta horregatik egin zuela kolpea eman zuenak oharra lagatzeko keinua. Norbaitek zerbait ikusi badu, deitzeko eskatu du: 617 143 942 (Vicente).