Askotariko indarkerien biktimak omentzeko ekitaldia egin dute Giza Eskubideen parkean

Barren 2025eko azaroaren 10a

Memoriaren Eguna da gaur, azaroak 10, Euskadiko Autonomia Erkidegoan, eta Elgoibarren ere egin dute giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiak oroitzeko ekitaldia, Giza Eskubideen parkean.

Gernikako Arbolaren kimua den haritzaren oinean lore sorta jarri dute, eta bertaratu diren lagunek minutu batzuetako isilunea egin dute gero. 

Eusko Legebiltzarrak 2010etik gogorarazten du Memoriaren Eguna. Gaurko egunez ETAk ez zuelako inor hil aukeratu zuten azaroaren 10a. 2012tik estatuaren biktimak ere gogoratzen dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Gogora institutuak sustatutako ekitaldian, eta, horregatik, PPk eta Voxek ez dute parte hartzen ekitaldiotan. EH Bilduk 2013an hartu zuen parte lehen aldiz.