'Osasuna eta udazkena' izenburuko hitzaldia antolatu dute Elgoibarko jubilatuen biltokian martitzenerako

Barren 2025eko azaroaren 7a

Bat-bateko tenperatura-aldaketek, argi-orduen gutxitzeak eta arnas birusen denboraldia hasteak gure organismoa egokitu beharra dakarte udazkenean. 

Horregatik, udazkenean geure burua zaintzeko aholkuak emango dituzte osasungintzako profesionalek azaroaren 11n, Jubilatuen Biltokiak, Osakidetzak eta Udaleko gizarte zerbitzuek antolatu duten hitzaldian.

  • 11:00etatik 13:00etara izango da hitzaldia jubilatuen biltokian.