233 txirrindulari lehiatu dira kategoria desberdinetan eta Open mailan Huesca La Magia taldeko Ainara Elbusto eta Ermuko Txirrindulari Elkarteko Aitor Hernandez gailendu dira. Antolatzaileek prestatutariko zirkuitu bihurri eta oztopoz beterikoaz gainera, eguraldi bustiari ere aurre egin behar izan diote txirrindulariek zein ikusleek, baina batzuek zein besteak ohituta daude eguraldi makurretara, ekuazioaren parte baitira inguruotan jokatzen diren ziklo-kros probetan.
Ainara Elbustok (Zurukuain, Nafarroa, 1992) 42 minutu eta 46 segundoan osatu du proba, 2,8 kilometroko ibilbideari lau itzuli emanda, hau da, hamar kilometroko ibilbidea osatuta. Minutu bat eta 7 segundoko aldea atera dio bigarren egin duen Nahia De Miguel Etxebarriari. Laida Hierrio sailkatu da hirugarren postuan (44:21).
Gizonezkoei dagokionez, Euskal Herriko ziklo-kros txapelduna den Aitor Hernandez Gutierrez (Ermua, 1982) izan da jaun eta jabe Mintxetako zirkuituan. Hernandezek 56 minutu eta 41 segundoan osatu ditu ibilbideari eman dizkion sei itzuliak (15 kilometro). Itzulirik azkarrena 8 minutu eta 56 segunoan egin du; bederatzi minutiutik jaitsi den bakarra izan da. Beñat Fernandez de la Peña sailkatu da bigarren postuan (57:29) eta Arkaitz Suso hirugarrengoan (57:30).
Emaitzak, kategoriaka:
Master 30:
- Markel Uriarte Urrutia (38:47)
- Alex Hidalgo Garcia (41:07)
- Jonatan Bilbao Garaizar (41:42)
Master 40
- Patxi Cia Apezteguia (36:23)
- Iker Saizar Matxienea (37:12)
- Iker Avellanal Alonso (37:37)
Master 50/60
- Andoni Jimenez Maestre (37:16)
- Ivan Lopez Martinez (37:21)
- Iñaki Parada Vazquez (37:59)
Juniorrak, emakumeak
- Maddi Saizar Saralegi (45:51)
- Ane Aramburu Lopetegi (46:12)
- Irati Quintano Edoiza (46:16)
Juniorrak, gizonezkoak
- Aner Irizar Rodriguez (44:51)
- Auritz Ormazabal Beristain (45:57)
- Mikel Llorente Padura (45:57)
Kadeteak, neskak
- Haizea Tamayo Millan (32:10)
- June Del Teso Olaizola (32:10)
- Laiatz Egiguren santamaria
Kadeteak, mutilak
- Amets Fernandez Barado (27:26)
- Telmo Hernandez Totorika (27:47)
- Beñat Busto Robles (28:10)
