Amurizak bere bigarren nobelako pasarte batzuk irakurri zituen, eta jarraian gai jartze lanetan ere jardun zuen. Ondoan zituen Uxue Alberdi eta Xabat Galletebetia bertsolariak, primeran aritu zirenak Mirenek jarritako gaiak bertsotara ekartzen. Eta hori guztia, Miren Narbaizaren musikaz lagunduta. Aretoa bete jende bildu zuen saioak eta antolatzaileak, Udaleko Euskara saila eta Gotzon Garate Udal Liburutegia, oso pozik daude saioak izandako arrakastarekin.
*Irudiak: Imanol Larrañaga.