Kirolari gazteen osasun mentala izango dute aztergai Elgoibarren, azaroaren 12an

Barren 2025eko azaroaren 6a

'Zurrunbiloa' proiektuaren baitako bigarren trebakuntza saioa antolatu dute Elgoibarren azaroaren 12rako.

Iñaki Alonso Romero kirol entrenatzaileak emango du hitzaldia udabaltza-aretoan, 18:00etan, eta kirolari gazteek bizi duten lehiakortasunaz eta presioaz arituko da. Izena emateko: arreta@elgoibar.eus edo 943 741 050. Gaztelaniaz izango da saioa, baina Udaletik jakinarazi dute itzulpen zerbitzua jarriko dutela, hala eskatzen dutenentzat.