Zuberoako ikastolen aldeko otarrak erosteko aukera dago Elgoibarko Izarran

Barren 2025eko azaroaren 5a

Zuberoako ikastolen elkarteak hango produktuz osatutako otarrak jarri ditu salgai, ikastolei laguntzeko dirua batzako. 

Elgoibarko Izarrak aurten ere bat egin du kanpaina horrekin, eta otarra horiek erosteko aukera emango die elgoibartarrei. Hiru otarra daude aukeran: Pettarra, 52 eurokoa, Arbaila 57 eurokoa eta  Basabürüa, 70 eurokoa: pastak, eztia, sagar-zukua, gazta, patea, lukainka idora eta piper eztia ozpinan. 

Eskariak egiteko  943 741 626 telefonora deitu edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzi daiteke, azaroaren 23a  baino lehen. 

Informazio gehigarria: ikaskoli.eus