Sanbartolomeetarako proposamenak egiteko inkesta zabaldu du Udalak

Barren 2025eko azaroaren 5a

San Bartolome jaiei buruz iritziak eman eta ekarpenak egiteko aukera emango die Elgoibarko Udalak herritarrei, galdetegi baten bidez. 

Elgoibarko Udalaren webgunean sartuta bete daiteke Galdetegia on-line.

Honakoak dira galdetegian erantzun beharreko galderak: Zein musika-ikuskizun interesatzen zaizkizu gehien? Zer artista, musika-talde edo ikuskizun eskaintzea gustatuko litzaizuke? Musikaz gain, jaietarako beste proposamenik egin nahi duzu?

Azaroaren 4an zabaldu zuten galdetegia eta hilaren 11a arteko epea dago betetzeko. Esan dutenez, datorren urteko jai-programa osatzeko oinarri izango dira jasotako ekarpenak.