Herri Batzarra antolatu du EH Bilduk eguaztenerako

Barren 2025eko azaroaren 4a

EH Bildu koalizioak herri batzarrak egiten dihardu herriz-herri, eta eguazten honetan (azaroak 5) egingo dute batzarra Elgoibarren.

Elgoibarko EH Bilduk ikasturte hasierako batzarra egingo du bihar, bilgunean, 19:00etan. Arkaitz Rodriguez EH Bilduren Ekintza Politikoko idazkaria eta legebiltzarkidea gonbidatu dute batzarrera, koalizioak dituen erronka nazional zein lokalak zeintzuk izango diren errepasatu eta eztabaidatzeko. Elgoibarko EH Bilduk dei egiten die herritarrei batzarrean parte hartzera.