Debabarreneko Orfeoiak Palentzian kantatuko du asteburuan

Barren 2025ko urr. 31a, 11:05

Debabarreneko Orfeoiko kideak martxoaren 8an Elgoibarren eman zuten saiorako prest: Arg: DBOR

Maletak hartu eta Palentzia aldera egingo dute asteburu honetan Debabarreneko Orfeoia-DBOR taldekoek. 

Izan ere, zapatuan, azaroaren 1ean kontzertu korala emango dute Villamuriel de Cerraton (Palentzia, Espainia) herriko Santa Maria la Mayor elizan (19:00). Euskaraz, latinez, ingelesez eta beste hainbat hizkuntzatan interpretatuko dituzte errepertorioko kantuak.