2024ko ekainean, Iñigo Urkulluren hamarkada bateko agintaldiaren ondoren, askorentzat ezezaguna zen pertsona izendatu zuten Eusko Jaurlaritzako lehendakari: Imanol Pradales. Eta Zelaietak Pradales Bizkaiko diputatu izan zenetik EAJren erakunde-buru izatera iritsi arteko ibilbidea jasotzen du liburuan, eta lortutako aliantzak eta jeltzaleen artean izandako barne-tentsioak azaltzen ditu.
- Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da liburuaren aurkezpena, 18:30ean.