Olaizaga kiroldegia itxita egongo da azaroaren 1ean eta 2an

Barren 2025ko urr. 28a, 13:20

Argindar sistemaren koadro orokorra aldatu eta berritzeko lanak direla-eta, itxita egongo da Olaizaga kiroldegia azaroaren 1ean eta 2an.

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, lanok egin bitartean ez da argindarrik egongo instalazio osoan, eta hortaz, kiroldegi guztia itxi beharko dute. Bi egun beharko dituztela aurreikusten dute. Bariku gauean hasiko dituzte argindar sistemaren koadro orokorra aldatzeko lanok, 22:00etan; eta domeka arratsalderako bukatuta egongo direla kalkulatu dute.
 
Olaizaga kiroldegia 1988an eraiki zuten, eta harrezkero hainbat berritze eta egokitzapen egin dituzten arren, argindar sistemaren kuadro orokorra zaharkituta gelditu denez, berritzea "ezinbestekoa" dela erabaki dute,  "erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko eta herritarrei kalitatezko instalazioak eskaintzen jarraitzeko". Udalak barkamena eta ulermena eskatu ditu lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Lanok 24.000 euroko kostua dute.