Ikasbidairako dirua lortzeko produktuak saltzen dihardute BHIko ikasleek

Barren 2025ko urr. 27a, 09:20

Elgoibar BHI ikastetxeko DBH4ko ikasleek ikasbidaia egingo dute ikasturte amaieran, eta bidaia horretarako dirua lortzeko hainbat produktu jarri dituzte salgai. 

Jertseak, poltsak eta botilak saltzen ari dira, neurri, modelo eta kolore desberdinetakoak.
Produktu horiek ikusteko Instagram kontua daukate: ikasbielgoibar_25.26. Nahi duenak, bestalde, e-posta bidez ere egin ditzake eskaerak ikas2elgoibar2526@gmail.com helbidera idatzita.