Boluntarioak behar dira elikagaien bankuak antolatu duen janari bilketarako

Barren 2025ko urr. 27a, 10:22

Azaroaren 7an eta 8an egingo duten janari bilketarako boluntarioak behar ditu Gipuzkoako Elikagai Bankuak.

Gipuzkoako Elikagai Bankuko arduradunek jakinarazi dutenez, azken urteetan zailtasunak dituzte Elgoibarren janari bilketak antolatzeko, boluntarioak falta zaiezkiela-eta. Laguntzeko prest dauden herritarren laguntza ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Boluntarion bidez egiten dute bilketa herrietako supermerkatuetan. Bi orduko txandak izango dira. Interesatuak antolatzaileekin jarri daitezke harremanetan: 943 762 190 / 690 847 322 / bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org

Ekimen solidario honen bidez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuak bere biltegiak betetzen ditu, urte osoan zehar laguntza behar duten pertsonei oinarrizko elikagaiak eskaini ahal izateko. Gipuzkoan 17.000 pertsona baino gehiago daude laguntza horren beharrean.

Gipuzkoako Elikagai Bankuko presidentea den Belen Méndez de Vigok kanpainan parte hartzera gonbidatu ditu gipuzkoarrak.  “Udazken honetan, ‘Dena ematen dugu’ leloarekin, gipuzkoar guztiak gonbidatzen ditugu beren babesa eskaintzera gehien behar dutenei. Pertsona batek daukanetik pixka bat ematen duenean —dela lekale-pakete bat, dela litro bat esne, dela bere denborako minutu batzuk—, babes-lokarri bat sortzen da, eta horrek indartzen du gure komunitatea. Emandako produktu bakoitza ez da elikagai bat bakarrik: laguntza, duintasuna eta elkartasuna ere bada”.

Laguntzeko moduak:

  • Azaroaren 7an eta 8an galkorrak ez diren elikagaiak emanez, Gipuzkoa osoko supermerkatu eta hipermerkatu gehienetan prestatutako bilketa-guneetan.
  • Dohaintza ekonomiko bat eginez, urte osoan produktu freskoak erosten lagundu ahal izateko.
  • Denbora eskainiz, kanpainan boluntario gisa esku hartuta. Hau da, elikagaiak biltzen lagunduz eta pertsona gehiago laguntzera animatuz.