'Amama, irribarreen ondarea' antzezlana taularatuko dute domekan, Herriko Antzokian

Barren 2025ko urr. 23a, 14:45

Familian ikusteko antzezlana taularatuko du Eidabek domekan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Protagonistak bere eskolako lagun guztien amonak ikusten ditu,  baina berak ez dauka amamarik. Amama bila hasiko da han eta hemen, baina ez du berak nahi duena topatuko. Goiko bizilaguna itzultzean, harekin hasiko du harreman berezia.

Nagore Gonzalez eta Idoia Tapia dira 50 minutuko iraupena duen obra honetako aktoreak, eta Ugaitz Alegria da zuzendaria. 

Aizpea Goenaga aktore eta idazleak idatzi du antzezlaneko testua. Hona bere berbetan antzezlanaren nondik-norakoak: 

  • 16:30ean izango da emanaldia, urriaren 26an eta sarrerak salgai daude herrikoantzokia.eus webgunean.