Pintxoak eta kirol arropak salduko ditu C.D. Elgoibarrek hil bukaerako azokan

Barren 2025ko urr. 23a, 15:05

C.D. Elgoibar kirol klubak kuadeatuko du hileko azken zapatuko ferian jarriko duten txosna, baina pintxoak saltzeaz gainera beste hainbat gauzatarako baliatuko dute aukera.

11etatik aurrera dastatu ahal izango dira C.D.Elgoibar klubekoak prestatutako pintxoak. Eusko Label Kalitatezko ezaugarria duen txahal sahiets eta txorixo pintxoak saltuko dituzte. Pintxoak saltzeaz gainera, stock-ean duten kirol arropak ere salduko dituzte; kamisetak, prakak eta txandalak, besteak beste. "Oso prezio onean" salduko dituztela jakinarazi dute. Bertoko produktuekin osatutako otarra bat ere zozkatuko dute. Azkenik, klubeko bazkideek denboraldi berrirako txartelak eskuratzeko aukera ere izango dute.

Hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azoka

Debemenek eta Udalak antolatuta, hileko azken zapatuko feria egingo dute urriaren 25ean. Honatx egitaraua:

  • 09:00-14:00 Elgoibarko baserrietako produktuen ArTalde Artisau Taldekoen produktuen salmenta, Kalebarren plazan.
  • 11:00etatik aurrera, C.D. Elgoibar elkarteak herriko baserri eta harategietako produktuekin eginiko pintxoak prestatu eta salduko ditu Kalebarren plazan ipiniko duten txosnan.
  • 11:30 - 14:00 Mikologiara gerturatzeko jarduera, Atxutxiamaikaren eskutik
  • Eguerditik arratsaldera, ganadu erakusketa Kalebarren plazan