Garaipena Malaperentzat, berdinketa Alcortarentzat

Barren 2025ko urr. 21a, 17:08

Bide honetik hasi dute liga txapelketa Sanloko senior taldeek.

Senior emakumezkoen Malape Taberna taldeak sendotasunez ekin dio liga txapelketari. Lehen jardunaldian etxetik kanpo eskuratu zuen garaipena -Zuazoren aurka Barakaldon-; eta, etxean ere gailendu da bigarren jardunaldian. Etxebarriko Kukullaga taldearen aurka jokatu zuten Olaizaga kiroldegian, eta 28-21 gailendu ziren etxekoak. Maialen Alonso izan zen Malapeko golegile nagusia, bost gol sartuta. Duna Sanchezek lau sartu zituen, baina nabarmentzekoa da taldekide asko batu zirela erasoko jokora hamabi jokalariren artean sartui baitzituzten 28 golak. Lortea Gabilondok eta Jurgi Casadok gidatutako taldeak Leizaran Lanbroa Taberna taldearen aurka jokatuko du Euskal Ligako hirugarren jardunaldian, Andoiango Allurralde kiroldegian. Domekan izango da neurketa, 12:15ean. 

Gizonezkoen Alcorta Forging Group taldeak puntu bat eskuratu zuen Zarautzen, Txikipolit Zarautz taldearen aurkako neurketa 22na berdindu eta gero. Sendo aritu ziren defentsako jokoan eta hiru jokalari nabarmendi ziren erasoko jokoan: Asier Urain, Javier Oregi eta Aitor Urain, bakoitzak bost gol sartuta. Ligako laugarren jardunaldia etxean jokatuko du Alcortak, domekan, Leizaran Ernio Inmobiliaria taldearen aurka. 13:00etan hasiko da andoaindarren aurkako partida, Olaizaga kiroldegian. 

  Sanloko taldeen asteburuko partidak

Zapatua, urriak 25 

  • 15:45 CB Urola ET Vs Pizzeria Salento (Zumarragako Ispilla Kiroldegian - Gipuzkoako txapelketa)

Domeka, urriak 26

  • 12:15 Leizaran EKK Vs Malape taberna (Andoaingo Allurralde kiroldegia - Euskal Liga)
  • 13:00 Alcorta Forging Group Vs Leizaran EKK (Olaizaga kiroldehian - Euskal liga)