Katueder elkarteak elkartasun azoka antolatu du zapaturako

Barren 2025ko urr. 21a, 09:38

Kaleko katuak esterilizatu eta babesten dituen Katueder elkarteak azoka solidarioa antolatu du zapaturako, urriaren 25erako. 

King-Kong-en egingo dute, 10:00etatik 15:00etara, eta biltzen duten dirua katuen beharrak asetzeko erabiliko dute. Denetariko artikuluak jarriko dituzte salgai, eta nahi duenak aukera izango du ekarpen ekonomikoak egiteko edota katuentzako janaria emateko ere.