Angel Ibarluzea txapeldunorde Euskal Herriko bola-joko txapelketako bigarren tiraldian

Barren 2025ko urr. 21a, 10:24

Aramaioko bolatokian hasi zuten Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bola-joko Txapelketa, urriaren 11n, eta bigarren jardunaldia jokatu zuten joan den zapatuan, Ziortza-Bolibarren.

Elgeta taldeko Sebas Aranzabalek irabazi zuen Aramaioko Etxaguen auzoan jokatu zuten txapelketako lehen jardunaldia. Bigarren jardunaldia Iruzubietako bolatokian jokatu zuten, Ziortza Bolibarren, urriaren 18an. MX3T taldeko Lander Odiagak irabazi zuen tiraldia, zazpi txirlo botata. Bigarren postua eskuratu zuen San Migel taldeko ordezkari Angel Ibarluzeak ere zazpi txirlo bota zituen. Nekane Anta (MX3T) sailkatu zen hirugarren postuan, sei txirlo botata. 

Lehen bi jardunaldiak jokatu eta gero, Soraluzeko Jose Antonio Nuñez bolaria dago sailkapen nagusiko lehen postuan, hamar punturekin, eta Sebas Aranzabal dauka atzetik, bederatzirekin. 

Bost jardunaldi edukiko ditu Euskal Herriko txapelketak, eta finala izango da seigarrena, azaroaren 22an Aramaion jokatuko dutena.

  • 1. jardunaldia (Urriak 11): Untzilla (Aramaio)
  • 2. jardunaldia (Urriak 18): Iruzubieta (Ziortza-Bolibar).
  • 3. jardunaldia (Urriak 25): Ezozi (Soraluze).
  • 4. jardunaldia: (Azaroak 4): Lauzirika (Markina-Xemein).
  • 5. jardunaldia: (Azaroak 15): Elgeta.
  • Finala (Azaroak 22): Etxaguen (Aramaio).