Ameli ipuin kontalariak helduentzako saioa emango du asteon Elgoibarren

Barren 2025ko urr. 20a, 19:02

Helduentzako ipuin kontaketa musikatua emango du Ameli artistak, eguazten honetan, Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Urriaren 22an izango da saioa, 19:00etan hasita. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, doakoa den arren, komeni da aurrez izena ematea. 

Amaia Elizagoien Varelaren (Oronoz, 1994) izen artistikoa da Ameli. Dioenez, ipuinak entzutea bezain beste gustatzen zaio ipuinak kontatzea, eta horretan dabil 2015etik. Bakalari batzuetan, eta musikariekin batera besteetan aritzen da narratzaile lanetan. Gaur egun Itziar Teietxearekin batera Euskal Herrian barrena ibiltzen da, entzun nahi dituenari ipuinak eta istorioak kontatuz. Informazio osoagoa: ipuinkontalaria.eus