Kintoen Eguna girotu zuen Txapela Brava taldeak

Barren 2025ko urr. 20a, 15:00

Kintoen Eguna ospatu zuten zapatuan Elgoibarren, eta hainbat urtetako lagun taldeak bildu ziren. Gauean, Txapela Brava taldeak kontzertua eman zuen Maalan. 

2018an ospatu zuten estreinakoz Kintoen Eguna Elgoibarren, eta pandemiako urteetako etenaren ondotik, 2023an berriro egin zuten ospakizuna, Udalaren laguntzarekin. Kintoek bazkariak egin ohi dituzte egun honetan, taldeka, eta azken urteoetan beti izan da kontzerturen bat ere kalean.

Zapatuan egin zuten aurtengo ospakizuna; eta, batetik, Track DJ elektrotxaranga ibili zen kalean arratsaldean, eta gauean Txapela Bravak kontzertua eman zuen Maalan. Jai giroa nagusitu zen.