Kilometroak jaiaren arduradunek komunitateari eskerrak eman dizkiote

Barren 2025ko urr. 20a, 12:59

Urtean zehar egindako lana eskertzeko ekitaldia egin zuen Elgoibar Ikastolak barikuan. Urtean zehar egindako ekintzen errepasoa egin zuten bideoan, eta ondoren, luntxa izan zuten Aita Agirreko arkupean. 

Urriaren 5ean izan zen Kilometroak jaia Elgoibarren. Urte osoa salto saltoka eman du Ikastolako Komunitateak, eta lan hori eskertzeko ekitaldia izan zen barikukoa. Bideoan jaso dute Kilometroak jaiaren bueltan bizi izan dutena.