Dena egiten utzi dioten haur bat da herrialdeko buruzagi berria eta hark sortutako gerra zentzugaberako entrenatzen ari dira soldadugaiak zentroan.
Pertsonaia dibertigarriak eta ezin konta ahala egoera absurdo dira obraren osagai nagusiak, eta gerraren eta boterearen zentzugabekeriaz hausnarketa eginaraztea haren helburua.
Elgoibarko Herriko Antzokian emango dute War baby, urriaren 17an, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko www.herrikoantzokia.eus webgunean. 80 minutuko iraupena du eta 10 euro balio ditu sarrera arruntak.