Ultra pirineu lasterketan lehiatu da Angel Quintana

Barren 2025ko urr. 15a, 09:36

Ultra distantzietako lasterkari onenetarikoak batu zituen Salomon Ultra Pirineu mendi lasterketak. 

Katanunian jokatu zuten 102 kilometro (6.500 metroko desnibel positiboa) mendi lasterketa, Cadi Moixero Parke Naturala zeharkatzen zuen ibilbide ikusgarrian. 1.300 parte hartzaile eduki zituen probak, eta Jonathan Albon britainiarra (10:40:02) eta Anna Ongaro italiarra (12:56:47) izan ziren lasterketaren 16. edizioko irabazleak. Maite Maiorak 2017an jokatutako edizioa irabazi zuen.

CATT Morkaiko taldeko ordezkari Angel Quintana elgoibartarra izan zen partaideetako bat. Elgoibartarra 92. postua sailkatu zen, 15:13:43ko denbora eginda. Ibilbidea ezagutzen ez zuenez, tentuz hasi eta kilometroak joan ahala erritmoa bizitzea izan zen bere taktika azaldu du. "Hanketan eta oinetan ez nuen arazo berezirik izan, ezta sabeleko arazorik ere, eta animoz indartsu ikusi nuen nire burua. Probaren lehen zatian burua hotz mantentzea izan zen gakoa, eta erritmo egokia topatzea ere funtzeskoa izan zen, kilometroak joan eta kilometroak etorri mantendu behar baita norberari hobekien datorkion erritmoa, bestela jai dago", adierazi du Quintanak bere esperientziaz.