Interneten okerreko erabilerak dakartzan arazoez jabetzeko saioa eskainiko du Cybertutorrek, eta besteak beste, pornoa, sextorsioa eta norberaren irudiaren erabileraren gaineko gogoetak partekatuko dituzte. Formazioaren bidez, familiek jarraibide zehatzak jasoko dituzte seme-alabak interneteko arriskuetatik babesteko eta sarearen erabilera arduratsua sustatzeko. Cibertutor izango da arduraduna, eta Elgoibarko Udalak lagunduko du ekimena antolatzen. Bi orduko saioa izango da.
- Urriaren 15ean izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 18:00etatik aurrera. Izena emateko: amataumobila@gmail.com