Asier Altuna zuzendariaren 'Karmele' filma ikusteko aukera izango da Elgoibarren lau egunetan

Barren 2025ko urr. 10a, 13:19

Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua nobela du oinarri Karmele filmak, eta Txomin Letamendi eta Karmele Urrestiren bizi ibilerak kontatzen ditu. 

Asier Altuna zinema zuzendari bergararraren lan berria da Karmele, eta erbestea da kontatzen duen istorioaren ardatza. 36ko gerra galdua zela, 1937an ihes egin, eta erbestean ezagutu zuten elkar Letamendik eta Urrestik, Paristik gertu; tronpetista profesionala zen Txomin Letamendi, eta erizaina Karmele Urresti, eta erbesteko Eusko Jaurlaritzak sortutako Eresoinka taldean zebiltzala maitemindu ziren. 

Eneko Sagardoi, Jone Laspiur, Nagore Aranburu eta Javier Barandiaran dira filmeko aktoreak. Lau egunetan emango dute filma Elgoibarko Herriko Antzokian, Urriaren 10ean, 11n, 12an eta 13an. 

'Karmele' Herriko Antzokian

  • 10 barikua: 19:00 *
  • 11 zapatua: 19:00 / 22:15 (Euskaraz)
  • 12 domeka: 19:00 *
  • 13 astelehena: 21:00 *
    * Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Gainerako emanaldiak

  • 'Super elfkinak" (12 domeka: 12:30)
  • 'Un like de Bob Trevino' (15 eguaztena: 19:00 - Ongarri zine kluba)