Seme-alabak interneteko arriskuetatik babesteko formakuntza saioa antolatu dute

Barren 2025ko urr. 8a, 13:04

Amataumobila taldeak sakeleko telefono adimendunek sortzen dituzten arrisku egoerez ohartarazteko formazio saioa antolatu du, Elgoibarko Udalaren laguntzaz. 

Interneten okerreko erabilerak dakartzan arazoez  jabetzeko saioa eskainiko du Cybertutorrek, eta besteak beste, pornoa, sextorsioa eta norberaren irudiaren erabileraren gaineko gogoetak partekatuko dituzte.

  • Urriaren 15ean izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 17:30etik aurrera. Izena emateko: amataumobila@gmail.com