Elgoibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, TREBA Gazteak programaren baitan, gazteei zuzendutako prestakuntza-saio bat antolatu du. “Autoezagutza eta ongizate emozionalaren oinarriak” izeneko tailerra urriaren 21ean izango da, Aita Agirre kulturguneko areto nagusian, 17:30ean.
17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Antolatzaileek azaldu dutenez, saio honen helburua da gazteen ongizate emozionala eta garapen pertsonala indartzea, "bizitzarako trebetasunak lantzeko gunea eskainiz".
Saioa doakoa den arren, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, hurrengo esteka erabili daiteke: https://gip.eus/othn8. Izen-ematea urriaren 17ra arte egongo da zabalik.