Joan den astean egin zuten programaren aurkezpena eta eguen honetan, urriaren 9an, hasiko dute 2025-2026 ikasturteko ohiko jarduna. Azaldu dutenez, programa honen helburua da burua lantzea, aktibo mantentzea eta oroimena lantzeko ariketak egitea, baina baita lagunarteko giroan "norbere sarea zabaltzea" ere. Saioak ostegunetan izango dira, honako hiru ordu tartetan:
- 1. taldea: 15:30 – 16:30
- 2. taldea: 16:45 – 17:45
- 3. taldea: 18:00 – 19:00
Oraindik geratzen dira plazak libre, eta interesa duten pertsonek Jubilatuen Biltokira jo dezakete informazio eske edo izena ematera.
Elgoibar Sasoian, abian
Era berean, “Elgoibar Sasoian” programak ere hasi du ikasturtea. Aktibitate fisikoari loturiko jardunak osasun emozionalekoekin uztartzen dituzte. Programa honetan parte hartu nahi dutenek Olaizaga kiroldegiko harreran eman behar dute izena.