Produktuz osatutako orgatilla bat zen lehen saria eta agertu da txartel irabazlearen jabea, Agustin Urbieta mendaroarra. Kaxetakoek gaur eman diote saria, elkartean bertan.
500 euroko sariaren zenbaki sarituak (6027) agertzeke jarraitzen du, eta hortaz, erreserbako zenbaki sarituaren (1601) jabeak saria eska dezake txartela erakutsita. Hilabeteko epea izango du horretarako, azaroaren 5era bitartean.