Uxue Etxeberria Zabalo gimnasta elgoibartarra izan zen taldea osatu zuten bost kideetako bat, eta lehen postua eskuratu zuten. Nidia Olasolok, Yuma Otalvarok, Nikole Aranbarrik, Itziar Alberdik eta Etxeberriak osatu zuten taldea.
Ipurua taldeko kideek Azkoitian jokatu zuten Gipuzkoako txapelketarekin hasi zuten denboraldia, irailaren 27an, eta egun bat geroago, irailaren 28an, Club Ritmica Vallecasek antolatutako Carmen Vives txapelketan parte hartu zuten, Madrilen. Azaroaren amaieran Castellonen egingo den Espainiako Txapelketarako prestaketa lanetako lehen urratsak izan zirela jakinarazi dute. Ipurua taldeak aurten hiru talde prestatuko ditu estatu mailan aritzeko, eta horiek Tania Nagornaya eta Miriam Merinoren zuzendaritzapean arituko dira; eta, horietako jubenil taldean dihardu Uxuek.