Txomin Mujikak Angel Mari Arenas danbor jotzaileari eskainitako abestia estreinatu dute Azkoitian

Barren 2025ko urr. 7a, 12:33

Angel Mari Arenasek 65 urte egin ditu Azkoitiko Txalkor taldean danbor jotzaile bezala, eta 70 urtetik gora herriko musikari bere ekarpena egiten. Ibilbide oparo horri aitortza egin zioten zapatuan, eta Txomin Mujika musikari elgoibartarra ere batu zen omenaldira.

Konposatzaile elgoibartarrak Arenasi eskaini dion abestia jo zuten aurrenekoz Azkoitiko Kontzejupean egin zuten ekitaldian. Azkoitiko Musika Bandak, Txalkor txistulari elkarteak eta Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak hartu zuten parte berezia izan zen kontzertuan. Emanaldiaren amaieran, Txomin Mujika konposatzaileak Angel Mari Arenasi eskaini dion biribilketa estreinatu zuten, bi protagonistak publikoan zirela.

Arenasek hunkituta entzun zuen haren izena duen pieza, eta abestiaren partitura osoa ere jaso zuen Mujikaren eskutik. Mujikak bandarako zein txisturako konposatu du abestia. 

Azkoitiko Guka toki komunikabideak bideoan jaso du Txomin Mujikak konposatutako Angel Mari Arenas izeneko piezaren estreinako interpretazioa: