Axier Arteaga pilotari ohiak hezkuntzako oztopoak eta kirola izango ditu hizpide Elgoibarren emango duen hitzaldian

Barren 2025ko urr. 7a, 10:55

Axier Arteaga prestatzaile eta trebatzailea. Arg: Javier Colmenero.

Dislexiaren Nazioarteko Eguna izango da urriaren 8a, asteazkena, eta horren harira hitzaldi bat antolatu du Gipuzkoako dislexia elkartearen Dislegi Debabarrena delegazioak.

Pilota profesionala laga zuenetik, -26 urterekin, 2022an-, prestatzaile eta trebatzaile dabil Axier Arteaga (Lasarte-Oria, 1996). Elgoibarrera, “Hezkuntzako oztopoak kirolean ere?" izeneko hitzalduia ematera etorriko da Dislegik gonbidatuta.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, hitzaldian hezkuntzan haur eta gazte askok izaten dituzten oztopoek kirolean aurki daitezkeen baloreekin nola bat egiten duten aztertuko du Arteagak, eta kirolak duen "garrantzian" jarriko du arreta gaur egun goi mailako kirolarien mentore lanetan jarduten duen pilotari ohiak. Arteagak Baikorekin egin zuen debuta pilota profesionaleran 2016an, baina handik zazpi urtera, urte txar baten ondoren pilota utzi eta beste kirolariei laguntzeko hautua hartu zuen.

Aita Agirre Kulturguneko hitzaldi gelan izango da hitzaldia, urriaren 9an, eguena, 18:30ean. 

Hitzaldiaz gainera, eguaztenean, Dislexiaren Nazioarteko Egunean, udal eraikinak argiztatuko dituzte.