Dedikazioa lanaldi osokoa izango da, eta kontratuaren iraupena lau hilabetekoa. Lanpostu horretan izena eman nahi dutenek Lanbideren Elgoibarko egoitzan edo www.lanbide.eus web orrian egin dezakete izen ematea.
Burutuko dituzten lanen artean daude espaloietako eta oinezkoen pasabide ilunetako bideak garbitzeko lanak eta bideak eta bide bazterrak garbitzeko lanak. Horietarako belarrak eta sasia mozteko tresnak eta makinak erabili beharko dituzte. Hori dela-eta, sasi-garbitzeko makina modu seguruan erabiltzeko ezagupen teoriko-praktiko frogagarriak izatea eskatuko diete deialdira aurkezten direnei, arrisku bereziko lan-makina dela-eta.
Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:
- Igeltserotza, iturgintza, elektrizitate edo pintura-lanetan lan-esperientzia egiaztatua, lan-bizitzaren ziurtagiriaren bidez.
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Elgoibar, Mendaro, Soraluze, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
Informazio gehiago: