"Pentsio publiko duinak eta bidezkoak" eskatzeko manifestazioa egin dute

Barren 2025ko urr. 1a, 15:23

Adinekoen Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 1, eta adinekoen eskubideen aldeko manifestazioa egin dute Elgoibarren.

Duintasunak, Elgoibarko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak, bat egin du Gaurgeroa-Duintasuna Elkarteak Adinekoen Nazioarteko Egunerako deitu dituen mobilizazioekin, eta kalera atera dute adinekoen eskubideen aldeko aldarria. Kalegoen plazatik hasi dute manifestazioa eta herriko kaleak gurutzatu dituzte.

Jakinarazi dutenez, hiru dira protestarako arrazoi nagusiak: Jaurlaritzak adinekoei egin dien "mespretxua", osasungintza publikoaren "narriadura geldiezina" eta "egoitzetan zein zaintzan dagoen krisia". Adinekoak "bigarren mailako herritar gisa hartzea" bukatu behar dela diote elkartetik.