Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, rokodromoan dauden hiru auto-aseguratzaileetan segurtasun-triangeluak ipini dituzte erabiltzaileen eskura. Eskalatzaileek gailuok behar bezala erabiltzen dituztela bermatzen duen sistema dela azaldu dute.
Triangelu horiek auto-aseguratzailea lotzen den tokian ipini dituzte. Eskalatzaileak auto-aseguratzailea bere arnesera behar den moduan lotzen duenean, triangelua lurrera erortzen da, eta orduan eskalatzen hasi ahal izango du. Aldiz, triangelua lurrean ez badago, arnesera lotu gabe dagoen seinalea da, eta ezingo du eskalatzen hasi. Neurri sinple bezain eraginkorra dela zehaztu dute Udaletik, eta helburu argia duela: segurtasuna handitzea.