Aurten ere omendu dituzte Zirardamendin hildako gudariak eta milizianoak

Barren 2025ko ira. 25a, 14:01

1936an Elgoibarko frontean hildako soldaduak gogoratuko dituzte Zirardamendin.

Zirardamendi-Aiastia (San Migel) fronte-lerroan hildako gudariak izan dituzte gogoan iraileko azken aurreko domekan. 2013. urtean hasi ziren omenaldi ekitaldi hau egiten "euskal soldadu gazte haien sakrifizioa ohoratzeko eta memoria historikoa gordetzeko, bizikidetzarako eta adiskidetzeko bide gisa".

1936ko irailaren 25an Arana Goiri batailoiko hamalau euskal gudari hil zituzten Zirardamendiko frontean, Mola jeneralaren tropen kontrako liskarretan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu.

Elgoibarko memoria historikoa berreskuratzeko herritarrek sortutako Elgoibar1936 taldeak, Ahaztuen Oroimena Markinaldeko Frentea 1936 taldeak eta Aranzadik elkarlanean desobiratu zituzten 2012. urtean 1936ko gerran Frankoren tropek fusilatu eta auzokoek Zirardamendin ehortzitako lau gudariren arrastoak.

*Argazkiak: Sabino Arana Fundazioa.