Kirol Patronatuak udal egituran sartzea proposatu du

Barren 2025ko ira. 26a, 12:39

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, orain arte organo autonomoa izan denak, Udalaren antolaketa egituran sartzea proposatu du, eta proposamen hori datorren asteko Osoko Bilkuran eztabaidatuko dute.

Udaletik jakinarazi dutenez, aldaketa horrekin, Udalak bere gain hartuko luke kirol-zerbitzuen kudeaketa, zerbitzu horien jarraipena eta langileak udal-plantilan "lan-baldintza berberekin" integratzea. Azpimarratu dutenez, urrats honek baliabideen kudeaketa "eraginkorragoa" izatea ahalbidetuko luke eta "tokiko kirolarekin duten konpromisoa berretsi, eskaintza askotarikoa, inklusiboa eta kalitatezkoa eginda".