Sagarraren mundua ezagutzera emango dute iraileko azken zapatuko ferian

Barren 2025ko ira. 25a, 13:54

Sagarrak eta sagarraren munduak leku berezia edukiko du hileko azken zapatuko ferian.

Elgoibarko Udalak eta Debemenek antolatuta hileko azken zapatuko feria egingo dute zapatuan, irailaren 27an. 09:00etatik aurrera Elgoibarko baserrietako produktuak jarriko dituzte salgai, eta 11:00etan txosna zabalduko dute. Kalamua Guraso Elkartekoek kudeatuko dute oraingoan, eta Eusko Label pintxoak banatuko dituzte. 

Eguerdian umeentzako tailerrak egingo dituzte Kalebarren plazan Atxutxiamaikakoek gidatuta eta Lizagasar Sagartokikoen laguntzarekin. Sagarra izango da tailerreko protagonista (bideoan iaz egin zuten ekimena). Eguerditik aurrera ganadu erakusketa ere egongo da. 

Egitaraua:

  • 9:00 – 14:00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
  • 11:00etatik aurrera: Kalamua Guraso Elkarteak pintxoak eskainiko ditu, Elgoibarko baserrietako eta harategietako produktuekin prestatuta.
  • 12:00 – 14:00: Umeentzako tailerra: Sagarraren Mundua Ezagutuz.
  • 12:00 – 14:00: Energia txokoa, gai horri buruzko informazioa jasotzeko.
  • Eguerditik arratsaldera: Ganadu erakusketa Kalebarren plazan