EITBk aurten estreinatu zuen lau atal dituen "Glaziarrak agurtzen" dokuseriea, fetxa seinalatuan gainera, martxoaren 21ean. Glaziarrak Babesteko Nazioarteko Urtea da 2025a, eta Nazio Batuen Erakundeak hala izendatuta Glaziarren Nazioarteko Eguna izango da aurrerantzean martxoaren 21a. Egun horretan estreinatu zuten Eñaut Izagirre glaziologo eta geografo elgoibartarrak gidatutako ikus-entzunezko lana.
Piriniotako azken glaziarren egoera zein den azaltzen dute dokumentalean, bai eta izan duten bilakaera ere. Bilakaera hori teknologiarik modernoenak erabilita azaldu dute, hiru dimentsiotako errealitate birtuala erabilita.
EITBtik zehaztu dutenez, Venice TV Awards sarietan 'Cross Platform Programming' atala irabazteko hiru hautagaietako bat zen Begira Produkzioakek ekoitzitako eta Iker Larrañagak zuzendutako proiektua. Amerikako Estatu Batuetako NBC Peacock kateak Parisko Olinpiar Jokoen inguruan egindako lanak irabazi du atal horretako saria (irabazle eta hautagai guztiak). Informazio osoagoa eitb.eus