Celestina Morales Bernal Salorinon (Caceres, Extremadura, Espainia) jaio zen 1925. urtean, baina 60. hamarkadan lekualdatu zen Euskal Herrira; Mendarora lehenik, eta Elgoibarrera gero.
Urazandin bizi da auzoa eraiki zutenetik, eta auzoko giroa gogoko duela azaldu du bere semeetako batek, Fernando Dominguezek. "Emakume langilea izan da gure ama, bikain dago oraindik, eta asko gustatzen zaio auzoko giroa eta jendearekin berba egitea. Sarritan joaten gara Celiaren tabernara, oso ondo hartzen gaituztelako, eta auzotarrez inguratuta ospatu genuen atzo ehun urte bete izana. Domekan, berriz, bazkari baten bueltan batu ginen familiakoak. Lau seme-alaba, lau iloba eta zazpi birbiloba".

