Sakak jaso du sokamuturra onenaren saria

Barren 2025ko ira. 21a, 12:59

Sokamuturren arloko aditu talde batek aurten Elgoibarren egin dituzten lau sokamuturrak epaitu ditu, eta onena saritu dute.

Lau sokamuturra egin dituzte aurten Elgoibarko kaleetan, bat trinitateetan eta gainerako hirurak sanbartolomeetan. Albara, Ruso, Lopene, eta Saka ganadutegiek hartu dute parte horietan, Euskal Zezenzale Elkarteko (ZE) kideak guztiak.

Elgoibarko Udalak jakiarazi duenez, sokamuturrarik onena aukeratzeko lehiaketa egin dute, eta Marques de Saka-Lasturko zezenak ganadutegiari eman diote saria, "zezenen kalitatearengatik, zezenak sokarekin lotzeko moduarengatik eta soka-lagunek soka erabiltzeko duten moduarengatik", zehaztu dutenez. Saka ganadutegiko arduradunek pozik jasoko zuten berri ona, urte gogorra izan baitute aurtengoa, ganadutegiko abelburu guztiak hil behar izan zituztelako otsailean, tuberkulosi agerraldi baten ondorioz.

"Sokamuturra, gure festetako tradiziorik errotuenetako bat da, arrakasta handiko ekitaldia, eta parte hartzen duten bigantxen eta zezen bolaztatuen trebetasunaz eta adoreaz gozatzen duten ehunka pertsona biltzen ditu. Horrexegatik, datorren urtean ere, sokamuturren lehiaketa hau egiten jarraituko dugu", adierazi dute Udaletik.